XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Horregatik USA-ko inflazioa ez da Bretaina Nagusikoaren bizkia, inolaz ere, izango.

Senidea izatea, adibideak balio baldin badu, ditekeena da.

USA-ko inflazioa ulertzeko, beraz, USA-ko politika, gizartea, sindikatoak, industriaren teknolojia-maila, kontsumoa eta gizarte ekonomiaren alde garrantzitsuenak aztertu eta elkarrekilatu beharra dago ezinbestez.

Lan nekeza da; baina, zientziaren aldapak ez dira inoiz nekegabeak izan.

Egin dugun azterketaren ondorioz, USA-ko inflazioaren diagnostikoa guk horrela egiten dugu.

Politikan munduko nagusi izan nahi du, eta gerrak egitera behartzen du bere nagusi nahiak.

Munduan den teknolojia aurreratuena daduka, baina, bidenabar, zenbait industrietan, Europan eta Japoien lantegi eginkorragoak daude.

Industria abar zaharkituak uztera jo behar luke USA-k; baina, haien hesparrua babestu nahiago dute, inportazioak egin baino.

Hain begirazale amorratuak dira usatarrok.

USA-k, teknolojia aurretatuenetan aitzindari denez, industria puntakoetan bildu behar lituzke bere indar gehienak.

Hori da, hain zuzen, gaurregungo nazioarteko lan banaketak eskatzen duena.

Baina, industria akituei ere eutsi nahirik, produktibitatearen murrizteari eta lansarien goimailari zein irtenbide eman ez daki.

Sistemak aurkitu du bere irtenbidea, baina guztiz kaltegarria.

Inflazioa, kontradikzioak faltsuki eta zeharbidez garaitzeko irtenbidea bait da.